Alikanteko uda 2009

Alikanteko uda 2009
Eskubaloiko txapelketa alikanten Egiako neskak

garaxii ta ni

garaxii ta ni
Santo Tomaseko eguna ikastolan baserritarrez jantzita

2009-11-18

EUSKERAKO LANA: Paulo Coelho



BIOGRAFIA:

Paulo Coelho idazle Brasildarra, 1947an jaio zen Botafogo herrian, Rio de Janeiron.
Familia katolikoa zuenez, bere ikasketak Jesuitas ikastolan hasi zituen. Bertan, bere lehen poesia saria irabazi zuen.
Txikitatik zuen aktore izateko ametsa, baita irakurtzeko grina ere.
Errebelde xamarra zen gaztetan eta momentu on eta tzarretatik pasa behar izan zuen. Bere gazte bidean, Hipy moduan ere ikusi zitzaion.
21 urte zituela hasi zen zuzenbide fakultatean ikasten, baina ez zuen asko iraun; antzerkigintzan hasi baitzen. Bere grina idaztea zenez, idazle moduan ibili zen abeslari famatu brasildarrekin batera. Horren ondorioz, kazetari moduan ibili zen baita telebistako gidoiak egiten ere.

Urteen poderioz 1981ean Cristina Oiticicarekin ezkondu zen eta oraindik harekin jarraitzen dute Rio de Janeiroko Copacabana hondartza parean bizitzen.
Bere zaletasunetako bat bidaiek egitea zenez, 6hilabetetan mundua zeharkatzea bururatu zitzaion, baina Alemanian geratu zen kontu pertxolalengatik.

1986an, bere irakasle maitagarriarekin batera, bidai bat egitea bururatu zitzaion, Santiagoko bidea hain zuzen. Bidai horretan idatzi zuen bere lehen testu literarioa “ El diario de un mago, el peregrino”(1987). Horren ostean idatzi zuen “ El alquimista” (1988); bertan hasi ziren ikusten bere zaletasunak.
Antzerkiko irakasle moduan ere ikusi izan da bere garaian sanbako talde ezberdinetan.
Urteak pasa ahala, 1974tik 1981era Polygrameko diskografika etxean toki bat eman zioten.
Inoiz ez zuen bere burutik idazle izateko ametsa kendu.
1981ean azkeneko bultzada eman zioten Coelhori, bere emaztearekin batera Holandara bidai bat egiteko aukera eman zioten. Bertan Jean izeneko bere irakaslearekin kontaktuan jartzeko aukera izan zuen. Jeanek Paulo RAM( Regnum, Agnum, Mundi) taldean sartu zuen, bertako gai nagusia erligioa zen eta hortik aurrera Españan garrantzi handia lortu zuen.
Bertan sortu zuen bere hurrengo liburua “ el diario de un mago”.
Oso denbora gutxira idatzi zuen hurrengo lan ahu: “ El alquimista”(1988).
Bertan artzain baten istorioa kontatzen du. Egun batetik bestera, “ El alquimistak” hesitu handia izan zuen. Hizkuntza askotan idatzi zuten eta aste askoren buruan, errekor guztiak hautsi zituen liburu salduenen listan lehena egoten.

Esan dugun bezala arrakasta handia izan zuen mundu osoan eta 1988tik 1998ra hamar milioi ale baino gehiago saldu ziren.
Bat batean, ale gehien saldu zituen bigarren idazle hispano-amerikano bihurtu zen, Gabriel García Márquezen ostean. Liburu bera, “ El Alquimista”, 1994an, urteko liburu moduan hautatu zuten ( Library Association Estatu abtutakoek) eta 1996an, finalista moduan egon zen “Ennio Flaiano” narratiba sarietan.
Nahiz eta “El Alquimista” liburu hau oso ezaguna izan, beste liburu batzuk ere ospe handia izatera iritsi dira. Adibidez, horietatik apaigarrienak: “ Brida” eta
“ A orillas del río de piedra me senté”.

Urteak aurrera zihoazen heinean, ez zuen bere lanak argitaratzeari eta hurrengo lana 1996an izan zen “ El don supremo de Henry Drummond” izenekoa.
Ospe handia izan zuen eta bi asteren ostean, bere lehen aleak amaiturik zeuden. Mundu osoan izan zen ezaguna lan hau.
2000.urtean, “ Veronica decide morir” idazlana atera zuen.

Ikusten duzuenez arrakasta handia izan zuen bere lan zoragarri hauekin eta mundu osoan ezagun izatera iritsi zen.







MAPA POLITIKOA:


Brasilgo politika:

Brasilgo politika errepublika demokratiko presidentziar federala da. Hori dela eta, Brasilgo lehendakaria estatuko agintari eta gobernuburu da. Botere exekutiboa gobernuan datza. Botere legegilea gobernuaren eta Kongresu Nazionaleko bi kamaren esku dago. Epailetza exekutibo eta Legegiletik independentea da. Brasil 26 estatutan banatua dago eta distritu federal batean banatua dago.







MAPA FISIKOA:



Brasil:
Hego Amerikako estatu andiena eta populatuena da. 26 estatu federalek osatzen dute. Bere hiriburua Brasilia da, nahiz eta Sao Paulo eta Rio De Janeiro bi hiri garrantzitsu izan.
Brasildar gehiengoak Portugaleraz hitz egiten du.

Hau da Brasilgo bandera eta armarria berriz behian dugun hau.














Paulo Coelho, lehen esan bezala, Brasildarra da.Rio De Janeiro hirian bizi da bere emaztearekin batera.
Rio De Janeiro Brasilgo bigarren hiri garrantzitsuena da. 6.000.000 mila biztanle inguru ditu.
Hasiera batean hau izan zen Brasilgo hiriburu, baina Brasilia sortu aurretik.
Hondartza ospetsu asko ditu eta oso ezaguna den Jesukristoren (1931ko) estatua erraldoia ere bertan aurki daiteke.


* Rio de Janeiroko bandera.








GARAIA:
Paulo Coelhok bizi izan zuen garaia naiko Hipya izan zen.
Diotenez, globo Hipy batean ibili izan zen. Beraz, bere garaiko ezaugarri nagusietako bat aipatzekotan, Hipy garai zela aipa dezaket.



LIBURUAK, OBRAK:

Hauek dira Paulo Coelhok argitaratutako lanak:
•"O diário de um mago" (1987).
•"O Alquimista" (1988); "Alkimista" (Txalaparta, 2001).
•"Brida" (1990).
•"O dom supremo" (1991).
•"As valkírias" (1992).
•"Na margem do rio Piedra eu sentei e chorei" (1994).
•"O monte Cinco" (1996).
•"Veronika decide morrer" (1998).
•"O demônio e a Srta. Prym" (2000).
•"Onze minutos" (2003).
•"O Zahir" (2005).
Hau izan da nere euskerako lana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

EGIA ASKATU!!

EGIA ASKATU!!

=)

=)